Eskizofrenia gutxi gorabehera 17 urtetik gora garatzen hasten da.
Sintomak bost taldetan banatzen dira.
- Lehenengo taldean, sintoma positiboak daude. Zoraldiak (delirioak), lilurapenak (haluzinazioak), jokabide aldaketak, eta urduritasuna. Psikosi izena hartzen duten sintomak dira.
- Bigarren taldean, sintoma negatiboak daude. Hala nola: loezina (insomnioa), gose falta etab.
- Hirugarren taldean, adimenarekin lotuta dauden sintomak daude. Bertan honako hauek agertzen dira: arreta, informazioa hartzea eta logika elkarketa deuseztatzea; ikastea galaraztea… Talde honetan dauden sintomak dira ezgaitasun sozial gehien eragiten dutenak.
- Laugarren taldean, sentipenekin lotuta dauden sintomak agertzen dira: haserrekortasuna, kezkatzea, tentsioa, depresioa, etsitzea eta ekintza suizidak.
- Azkenik, bosgarren taldean, sintoma anti-sozialak izaten dira.
-EZAUGARRIAK:
Errealitatearen pertzepzio edo adierazpeneko asalduretan oinarritzen den gaitz mental kroniko batzuei dagokion diagnostikoari deritzo. Alegia, gaitz ezberdinak daude diagnostiko berdinari erantzuten diotenak. Bere ageriko sintomen artean desantolaturiko pentsamenduak, eldarnioak, haluzinazioak eta afektibotasun eta hizkuntza arazoak daude. Honen ondorioz ohikoa izaten da motibazioa behar duten portaerak eta helburu bat dutenak ezin mantentzea, gizarteratzeko behar diren gaitasunen gabezi bat eraginez.


No hay comentarios:
Publicar un comentario