martes, 18 de febrero de 2014

DESOREKA BIPOLARRA

Desoreka bipolarra edo psikosi maniako-depresiboa gizakiarengan izaera desberdinak txandakatzen dituen desoreka da, hots, depresio fasea eta alaitasun fasea. Gaixotasun honen arrazoia garuneko biomolekula batzuen desorekan datza. Gaixoa tristuraren eta alaitasunaren artean dabil beti, gaitz hau ez daukatenek baino askoz modu azpimarratuago batean. Sendabidea botiken bidez egiten da, horregatik, oso garrantzitsua da modu egokian diagnostikatua egotea. Alabaina, medikamentuak ez ezik, tratamendu psikologikoarekin ere lagundu beharra dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario