Anorexia urduria gaixoak janariari uko egin eta gorputzaren autopertzepzioaren distortsioagatik gizentzearen beldur obsesiboa izatea dakarren jate nahaste bat da. Normalean nerabezaroan agertzen da, (14-18 urterekin) baina geroago ere agertu ahal da (20-40 urterekin). Emakumeek gizonek baino gehiagotan pairatzen dute. Egoera honek berezko elikagaien ezak eragiten du eta honen ondorioz gorputzaren ahultasuna. Kasurik larrietan desnutrizioa, ahitzea eta amenorrea garatzen dira.
-SINTOMA FISIKOAK:
- Pisu jaitsiera.
- Nekea.
- Ahultasuna.
- Zorabioak.
- Azal lehorra.
- Zurbiltasuna.
- Azalaren koloreko aldaketak, kaltzio urritasuna (osteoporosia sortu dezake) eta beste zenbait substantzien urritasuna( k, Mg...).
- Ile hauskorra edo honen erorketa.
- Zorabioa eta buruko mina.
- Deshidratazioa.
- Nesken kasuan Hilerokoaren irregulartasun edo galera.
- Hipotermia (esku eta oin hotzak).
- Insomnioa.
- Hortzetako alterazioak.
- Idorreria.
-SINTOMA PSIKOLOGIKOAK:
- Baskulan pisua kontrolatzen dute maiz.
- Urduri egoten dira jatorduetan.
- Bakardadean jatea bilatzen dute.
- Janariari buruz ingurukoekin gezurretan aritzen dira.
- Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkietaz.
- Janaria dagoen ekitaldi publikoei uko egiten diete.
- Tristura, gogoeza, depresioa, agresibitate eta suminkortasun handiko momentuak izaten dituzte.
- Ordenari buruzko gehiegizko kezka eta aktibitatea gehitzea.
- Ariketa fisikoaren areagotzea.
- Gehiegizko kezka bere itsura fisikoari buruz.
- Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua; familia, lagun eta kideekiko.
- Ikasketekiko gehiegizko arreta.

No hay comentarios:
Publicar un comentario