miércoles, 12 de febrero de 2014

DEMENTZIA

DEMENTZIA

Dementzia burmuineko funtzioaren galera progresiboa da, adinari dagokiona baino handiagoa dena eta gaixotasun batek edo bestelako asaldurek sortua dena. Adineko pertsonek askoz sarriagotan pairatzen badute ere, helduaroko beste fase batzuetan ere ikus daiteke.
Arlo kaltetuenak oroimena, arreta maila, mintzamena eta arazoak konpontzeko gaitasuna dira. Batik bat kasu aurreratuetan desorientazioa ager daiteke, denborari edota lekuari dagokienez, eta bestelako buru-nahasteak, eldarnioak, haluzinazioak eta aztoramena barne.

2 Motakoak daude:

 -KORTKALAK:
  • Alzheimerren gaixotasuna.
  • Dementzia baskularra (istripu zerebrobaskularrek sortua).
  • Lewyren gorputzen dementzia.
  • Alkoholismoak eragindakoa (Korsakoffen sindromea eta Wernickeren entzefalopatia).
  • Beste batzuk:
    • Picken gaixotasuna.
    • Creutzfeldt-Jakoben gaixotasuna.
 -AZPIKORTIKALAK:
Beste gaixotasun neurologiko batzuk edo bestelakoek sortutakoak:
  • Huntingtonen gaixotasuna.
  • Parkinsonen gaixotasuna.
  • B12 bitaminaren eskasia.
  • Azido folikoaren eskasia.
  • HIESa.
  • Hipotiroidismoa.






No hay comentarios:

Publicar un comentario